Uztailaren 8ko uholdeak eramandako auto bat atera dute Zidakos ibaitik

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 10a, 07:49

Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Tafallako suhiltzaileek, pasa den urteko uztailaren 8az geroztik, ibaira eroritako auto bat berreskuratu dute. Uholdeek ibilgailu asko eraman zituzten aurretik eta askok Zidakos ibaian bukatu zuten. Garabia erabili behar izan dute autoa ibaitik ateratzeko.

Azken hilabeteko euri eskasiak Zidakos ibaiaren ur emaria jeitsi du. Horre ondorioz, Tafallako Makirriain kalearen parean, auto bat azaleratu egin da, ibaiko landareetan harrapatuta. Suhiltzaileek atera egin dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!