Gobernuak LGTBI+ komunitatea artatzeko bulego berria zabalduko du 2020an

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 10a, 07:41

Harrotu zentroa itxi egin du Iruñeko Udalak
  • Egoitza Fuente del HIerro kalean izanen du, 712 metro koadro izanen ditu, eta egokitze lanak jada abian dira.
  • Harrotu zentroa itxi egin du Iruñeko Udalak, eta Nafarroako Gobernuaren erabakiak horrekin zerikusirik baduela aitortu du Remirezek.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak jakinarazi duenez, 2020an LGTBI+ kolektiboari arreta emateko bulego berria irekiko dute, Fuente del Hierro kalean.

Hala adierazi du Legebiltzarreko osoko bilkuran, Geroa Baik egindako galdera bati erantzunez.

Remirezek adierazi duenez, lanak martxan daude jada, eta legealdi honetan Nafarroako Gobernuak bultzatutako "LGTBI+ politiken arloko" aurrerapenei erantzuten diete, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren menpe dagoen LGTBI+ zuzendariordetzaren sorrerarekin bat egiten baitu.

712 metro koadro izango ditu guneak, eta, haren ustez, "zerbitzu hori herritarren artean ezagutaraztea eta erabiltzaileentzako sarbide eta zerbitzu hobea izatea bultzatuko du".

Harrotu sexu eta genero aniztasunaren arretarako udal zerbitzuaren itxierari ere erantzun dio, eta adierazi du "Harrotuko udal zerbitzuen aldaketak edo erabakiak Iruñeko Udalari" dagozkiola, "eta udalaren autonomian sartzen direla".

Hori dela eta, Udalak berak zerbitzuaren funtzionamendua azaldu dezala eskatu du, "Nafarroako Gobernuak zerbitzua ez estaltzeagatik".

Gainera, 2016an sortu zenetik, Nafarroako Gobernuaren menpeko Kattalingune sistemak 733 arreta sexologiko, juridiko eta kolektibo eman ditu.

Halaber, adierazi du saila "2019ko datuen zain" dagoela 2020rako plangintza bat egiteko, eta, aldi berean, ziurtatu du "arreta-lana berme osoz" egingo dela.

Azkenik, Nafarroako Gobernuaren lanak tokian tokiko erakundeekin elkarlanean jarraituko duela adierazi du, "bereziki Iruñeko Udalarekin, bere baliabide propioak izaten jarraitzen baitu".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!