Castejonek tren txartelak erosteko leihatilak izango ditu. Hala baieztatu du Nafarroako Parlamentuan Bernardo Ciriza Lurralde Kohesio kontseilariak. Tafallan eta Altsasun, berriz, ez da hala gertatuko.
Castejonek batez beste 141 bidaiari ditua egunero, eta "urtean 150.000 eurotik gorako fakturazioa". Kontseilariak azaldu duenez, itxierak 100 bidaiari baino gutxiagoko geltokiei eragiten die. Altsasutik 24 bidaiari igarotzen dira bataz beste egunean eta Tafallatik, 72. Herri horietan, jakinarazi duenez, Correosen bulegoetan erosi ahal izango dira txartelak.