Osasun-zentroak indartu dituzte, gripeari aurre egiteko

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 9a, 13:53

Departamentuak azpimarratu du autozainketak direla lehen aukera eta osasun-zentrora joan behar dela soilik konplikazioen aurrean edo pertsona ahulen kasuan

 

Osasunbideak indartu egin du osasun-zentroetako asistentzia-dispositiboa, gripe-epidemiak eragindako arreta-eskaerari erantzuteko; izan ere, abenduaren 30etik urtarrilaren 5era 107 kasu izan dira 100.000 biztanleko. Guztira, gripe-sindromea duten 684 paziente diagnostikatu dira, eta horietatik 20 ospitaleratu dituzte aste honetan (43 gaixo gehiago daude gripe-denboraldia hasi zenetik).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!