Marino Goñi eta Toño Muro 1982an, TVEn, egurrean

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 9a, 11:04

Motos taldearekin, Caja de ritmos telebista saioan izan ziren

Marino Goñik eta Toño Murok Motos izeneko taldea sortu zuten 1980an. The Jam bezalako talde britainiarraren eragin bistakoa zuten. 1982an, haien disko bakarra karrrikaratu zuten, Soñua diskoetxe iruindarrarekin: Muévete. Horren aurkezpenaren karietara, TVEko Caja de ritmos saioan izan ziren. Emanaldi horren bideo berreskuratu du twitterren @Sagarra_Manzana erabiltzaileak, eta horrek bide eman digu bideoa gure agerkarira ekartzeko.

Euskal musikaren azken 40 urteak ulertzeko ezinbesteko erreferentea da Marino Goñi. Motos, Fiebre, Balerdi-Balerdi eta Peiremans+ taldeetan jo izan du. Horretaz gain, Soñua, Oihuka eta Gor diskoetxeetan alimaleko lana egin du, eta haren eskuetatik pasa dira Euskal Rock Erradikaleko talde nagusietako asko, eta geroko beste hainbat: Hertzainak, La Polla Records, Tijuana in Blue, Berri Txarrak

Toño Muro Balerdi-Balerdi taldeko abeslaria eta gitarra jotzailea da. Marino Goñirekin batera ibilia da Fiebre eta Motos taldeetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!