Indarkeriaren Kontrako Batzordeak aktak aztertu eta isunak edo zigorrak ezar ditzake. Zozulya jokalariaren kasuan, Vallecasen bere taldeak jokatu zuen partidaren suspentsioa ekarri zuen, harmailetatik egindako oihuengatik. Zozulya jokalari ukrainiarrak behin baino gehiagotan erakutsi ditu sare sozialetan bere herriko talde neo-nazien aldeko jarrera eta horregatik hainbat zaletu talde kontra jarri zaizkio.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!