Esparzak dio trafikoaren transferentzia "txantaje" bat dela

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 9a, 07:31

Txibite lehendakariaren agerraldia eskatu du, eskuduntzari buruzko azalpenak eman ditzan

Nafarroarentzako trafiko eskuduntza UPNren aldarrikapen historikoa da. Baina PSOEk eta EAJk, Sanchez presidente izendatzeko negoziazioen ingurumarian, transferentzia hori adostu izana ez zaio batere gustatu UPNko presidente Javier Esparzari. Atzo, akordio hori “txantaje” bat zela esan zuen, eta “amore ematea”. Halaber, Maria Txibitek Parlamentuan agerraldia “urgenteki” egin dezala eskatu zuen, eskuduntzaren transferentzia nola gauzatuko den azal dezan. Gaur bertan, osoko bilkuran, Nafarroako Gobernuak gai berari buruzko azalpenak eman beharko ditu, UPNk berak erregistraturiko galderari erantzunez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!