“Gogorra izan da honaino iristea” aitortu du Nafarroako Ahal Duguko idazkari nagusiak, “Zentsura mozioarekin hasi zen dena aldatzen eta azken urtean PSOEk zalantza asko izan duen arren, norabide berria markatuta dago”. Aurrekontuen negoziaketa izanen da hurrengo erronka, “Nafarroan bezala, estatu mailan ere elkarrizketa izango da gakoa, bestela, eskuina zelatan eta zain izanen da beti” adierazi du Justizia Kontseilariak. Eskuinaren jarrera oldarkor eta sutsuarekin harrituta eta kezkatuta azaldu da Santos, “Alderdi batek markatu die muturreko mezua beste alderdiei, hausnartu beharko lukete” adierazi du, “Diputatuen Kongresua politikaren antzerkia dela ulertu behar da, beraz arriskutsua litzake norbaitek kalean muturreko mezu horiek sinistu eta barneratzea”. Zentzu horretan, gaineratu du Eduardo Santosek, “Ez gaude gobernu ilegitimo baten aurrean eta ez da estatu kolperik izan estatuan”.
Gobernu osaketari dagokionez, Pedro Sanchezek markaturiko erritmoa errespetatu behar dela adierazi du Euskalerria Irratian Eduardo Santosek. Ione Belarra altsasuarra estatu idazkari izateko aukeraz, “Zedozer aditu dut baina oraindik ez dago baieztapen ofizialik, horrela bada 2030 agenda kudeatzeko oso aukera ona da Belarra”.