Estatu idazkari izanen da Ione Belarra

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 7a, 16:00

Espainiako lehen koalizio Gobernuaren osaketa bihar iragartzea espero dute.

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteorde izango denak Nacho Alvarez bere alderdiko Ekonomia idazkaria eta Ione Belarra, Gizarte Ekonomiako eta Gizarte Eskubideetako Estatu idazkariak izendatuko ditu, hurrenez hurren. Julio Rodriguez Defentsako Estatu Nagusiko buru ohia, kabineteko burua izendatuko du, alderdi moreko iturriek Europa Press albiste agentziari baieztatu diotenez.

Horrela, Iglesiasek Podemoseko kideez eta konfiantzazko buruzagiez inguratzea erabaki du, Moncloa ez den beste leku batetik egingo duen bigarren Lehendakariordetzan lan egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!