Alderdi guztiek gertatutakoa gaitzetzi eta biktimari elkartasuna adierazi diote. Bakartxo Ruiz, EH Bilduko eledunak Gobernuaren jarrera salatu du prentsaren aurrean, adierazpenez haratago ekintzak ere behar direlako esan du. Horretan, aurrekontuetan indarkeria matxista borrokatzeko diru partida ez nahikoak direla adierazi du Ruizek. "Skolae zabaltzeko diru partida ez da handitzen eta indarkeria matxistari aurre egiteko partidak mantendu eta batzuetan gutxitu dira" azaldu du EH Bilduko bozeramaleak.