"Ez dugu sorpresarik espero eta gure oinarriek agindutakoari erantzunez, abstentzioarekin azalduko gara bozketan" azaldu du Pozuetak Euskalerria Irratian, "Baina zedozer arraroa somatuko bagenu eta gure esku egonen balitz Gobernu aurrerakoia aurrera ateratzea, zentzudunez eta arduraz arituko gara".
Inbestidura eztabaidan izandako jarrera sutsuen aurrean, "Lotsagarriak eta demokrazian onartezinak" direla adierazi du Bel Pozuetak, "Eskuinak bere estatu eredua, bere erregimena kinka larrian ikusten duenez sutsuki azaldu ziren aurreko eguneko saioan". Zentzu horretan, EH Bilduko diputatuak, beste taldeek erakutsi zieten babesa eskertu nahi izan du.