Kanpaiak zuzenean eskainiko ditu ETBk gaur Izabatik

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 31a, 11:51

Izabarrek eta bertan dauden bisitariek pozez hartu dute ETBren proposamena, Gorka Bueno Izabako zinegotziak adierazi digun bezala.  

“Kaixo 2020” saioa emitituko da 11.45etatik aurrera. Zuhaitz Gurrutxaga, Sara Gandara eta Mikel Pagadi izanen dira aurkezleak. Udalak deia egin die herritarrei afalostean postrea hartzera plazara atera daitezen. 11.30etan turroiak, mahatsak eta edariak jarriko ditu udalak bertara hurbiltzen direnentzako urte berriaren hasiera elkarrekin ospatzeko.

Gorka Bueno zinegotzia eta Mikel Pagadi telebistako aurkezlearekin mintzatu gara Metropoli Forala saioan.

Erlazionatuak

Urte zaharreko kanpaikadak Izabatik

Euskalerria Irratia 2019 abe 31 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!