Xisterako urteko azkeneko jaialdia Noainen izango da

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 27a, 08:36

Xistera Zirkuituko hirugarren eta kadete mailako finalerdiak jokatuko dira eta baita Interjaikoak ere. Irabazleek urtarrilean Donostiako Karmelo Baldan jokatuko dituzte finalak.

Xisterako urteko azkeneko jaialdia Noaien izango da larunbatean, Bidezarra pilotalekuan, 17.00etan. Han, Xistera Zirkuituko hirugarren eta kadete mailako finalerdiak jokatuko dira eta baita Interjaikoak ere. Irabazleek urtarrilean Donostiako Karmelo Baldan jokatuko dituzte finalak.

Xistera Zirkuitukoan jadanik nesken, eta mutilen Lehen eta Bigarren mailetako txapeldunak ezagutzen dira, eta orain beste bi mailetan falta dira ezagutzeko. Jaialdia kedete mailakoekin abiatuko da. Donostiako finalerako Agirre eta Rodriguez sailkatuta daude, eta Noainen ezagutuko da beste bikotea. Mugertza-Lopez de Suso, Arantzeta-Pagoaga eta Bilbao-Ureta izango dira lehian arituko diren bikoteak.

Hirugarren Mailan Urreisti eta Del Rio daude finalerako sartuta, eta Noaindik aterako da bigarren bikote finalista. Egaña-San Jose, Libois-Iriondo eta Arakistain-Basterretxea neurtuko dira Baldarako txartela lortu nahian.

Zirkuituko bi partidak amaituta, Interjaiko finalerdia jokatuko da. Txapelketa hau da urteko lehiaketarik garrantzitsuena, iazko maila nagusiko pilotaririk onenak hemen daude, eta Donostian izateko txartela lortzea izango dute helburua. Laloo eta Manci sailkatuta daude eta aurkaria ezagutu nahi dute. Antxon-Aitor Elkorobarrutia, Aaron-Zugaitz eta Zuloaga-Uriel dira finalerdietan sartu diren hiru bikoteak. Antxon tartean izan da, faborito aterako dira, gainera Etxebarrikoak irabazi berri du Zirkuitua ere, baina gainerakoak ere saiatuko dira helburua lortzen. Elkorobarrutia izango du lagun oraingoan Antxonek.

Hiru mailetan 25 tantotako kinielak jokatuko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!