Gelbentzu Josteta Zentroa, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirolaren Institutuaren jabetzakoa, itxita egonen da joan den ostiraleko goizaldean haizeak eta euriak eragindako kalteak baloratzeko lanak egiten diren bitartean, eta kanpoko igerilekura eroritako piezak estalki atzeragarritik kentzen diren bitartean.
Instalazioa itxita dagoen bitartean, bazkideei Aquabideko igerilekua, bainuetxea eta muskulazio gela erabiltzeko aukera eskaintzen zaie, Iruñeko Zangoza kaleko 36an.
Kirol instalazioetako kalteak baloratzen ari dira eta laster zehaztuko dira egin beharreko jarduketak. Gelbentzuko itxitura beharrezkotzat jotzen da, haizeak eragindako kalteak jasan dituzten lekuetatik jendea igarotzeak duen arriskuagatik.