Olentzero Euskalerria Irratian izanen da gaur 9:00etatik 11:00etara

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 23a, 14:07
Olenetzero, iaz, Euskalerria Irraiko estudioan.
  • Haurrek irratira deitu ahal izanen dute, 948 17 01 51 zenbakira, harekin zuzenean mintzatzeko.
  • Ikazkina deitzen dutenentzako opari andanarekin etorriko da Irrintzi Dorrera: liburuak, diskoak, DVDak…
  • Deitzen dutenen artean Errigorako bi saski zozkatuko ditugu

“24an oso urduri egoten naiz, gauean etxerik-etxe opariak banatzen hasten naizen arte. Horregatik, niretzako oso lasaigarria izaten da irratira joatea eta haurrekin telefonoz hitz egitea, haien kantuak entzutea… Oso gustura egiten dut”, azaldu digu Olentzerok.

Urtero bezala, gaur, abenduaren 24arekin, ikazkinak tartetxo bat gorde du bere agendan Irrintzi Dorrera hurbiltzeko: 9:00etatik 11:00etara izanen dugu estudioan. Urtero bezala, opari andana ekarriko du entzuleen artean banatzeko.

Olentzerok azaldu digunez, opariok prestatzen laguntza handia eman diote, eskuzabaltasun handiz, honako euskal kultur eragileok: Erein, Alberdania, Elkar, Ttarttalo, Pamiela, Txalaparta, Denon Artean, Ibaizabal, Berria, Argia, Katxiporreta, Promomusic...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!