Belaguan elurretan harrapatuta zeuden bi emakume erreskatatu dituzte

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 23a, 10:51

Nafarroako Guardia Zibileko agenteek 53 eta 20 urteko bi emakume frantziar erreskatatu dituzte, Belaguan, NA-137 errepidean, elurretan harrapatuta geratu baitira.

Gauerdi aldera, Guardia Zibilak laguntza eskaria jaso du, NA-137 errepidearen 57. kilometroan izandako gertakariengatik. Otsagabiko Guardia Zibilaren postuko patruila bat bertaratu da, eta gau osoan lagundu die ibilgailuko bidaiariei, harik eta bidaiari berriz ekitea lortu duten arte.

112 telefonoaren bidez suhiltzaileen elurra kentzeko unitateari laguntza eskatu diote, ibilgailua desblokeatu ahal izateko. Goizeko 4:30ean iritsi dira Nabaskozeko suhiltzaileak, elurra kentzeko ibilgailu batekin.

Goizeko 7:00etan lortu dute ibilgailua berriro martxan jartzea. Bi emakumeak ongi zeuden.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!