Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute ehunka lagunek Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 23a, 07:47

Argazkia: Sare

“Atera bidera, Euskal presoak etxera” goiburuarekin, Iruñeko erdiguneko karrikak zeharkatu zuen manifestazioak larunbat arratsaldean. Amaieran, Udaletxe plazan, euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurriak bertan behera uzteko eskatu zuten. Halaber, preso gaixoen egoera salatu eta sakabanaketaren amaiera exijitu zuten.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!