Arazoak eragin ditu haizeak Nafarroako hainbat tokitan

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 20a, 08:04

Zuhaitz eroriak, teilatu altxatuak, obretako aldamioak erorita…suhiltzaileek irtenaldi ezberdinak egin behar izan dituzte gau partean. Iruñean 84 kilometro orduko abiadura izan du haizeak, 102 km/o-ra ailegatu da Sakana aldean eta 124 km/o-ra Beran. Gorramendin 175 kilometro orduko haize boladak neurtu dira.

Irurtzunen eliz etxeko teilak askatu eta hegaz atera dira, Aniz eta Irurita arteko errepidea moztuta izan da gauean zuhaitz baten erorketarengatik, Iruñeko Gelbenzu piszinetako teilatua eraman du haizeak eta Mutiloan industria egitura bat bertan behera erori da.

Suhiltzaileek bizikletan zebiltzan 7 erromes erreskatatu behar izan dituzte Ibañeta aldean, haizearekin ezin aurrera egin zeudelarik. Orreagaraino eraman dituzte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!