Xota taldeko jokalari baten kontrako oihu arrazistak salatu dituzte

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 19a, 08:08

Tuterako Aspil Ribera taldearen kontrako partidan, irain arrazistak jaso zituen Osasuna Magna Xota taldeko Araça jokalariak. Bi taldeek gertatutakoa gaitzetsi eta salatu dute.

Irurtzungo  taldearen hirugarren golarekin gertatu zen. Araça-k Tuterako atzelari baten erorketa probestu zuen gola sartu eta orain dela gutxi hil den bere aitari eskeintzeko. Taldekide guztiek bat egin zuten jokalariarekin besarkadan. Une horretan, harmailatik gizonezko bat gerturatu zen hesira erotuta eta irain arrazistak oihukatu zizkion gertutik. Xotako kapitaina den Roberto Martil ohartu zen egoeraz eta Tuterako jarraitzailearengana egin zuen haserre. Harmailako beste jarraitzaileak oihuka eta irainka hasi zitzaizkion orduan Irurtzungo taldeko jokalariari. Inork ez zuen ordea jarraitzaile arrazistaren jarrera.

Gertakizunak oihartzuna izan du sareetan eta hedabideetan. Bi taldeek, Aspil Riberak eta Osasuna Magna Xotak gertatutakoa gaitzetsi eta salatu dute. Pertsona hori kirolguneetan ez sartzea eskatu dute sareetan zaletuek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!