Hogeita hamar ikastetxe publikok kalitatearen saria jaso dute

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 18a, 16:24

Kalitatezko zigilua jaso duten 30 ikastetxetako ordezkariak Carlos Gimeno kontseilaria eta Gil Sevillano zuzendari nagusiarekin.

Gaur egun, Nafarroako hezkuntza-sare publikoaren %52a 19 kalitate-saretariko bakarren batean sartzen da.

Nafarroako 30 ikastetxe publikok jaso dituzte gaur goizean Hezkuntza Departamentuak emandako kalitate-sariak, Kalitatearen Kudeaketa Sistema (KKS) SGCC 2013 arauaren arabera (Hezkuntza Departamentuaren beraren araua, Nafarroako hezkuntzaren errealitate espezifikora egokitua) diseinatu eta ezartzeagatik.

Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan egin den ekitaldian, Hezkuntza kontseilari Carlos Gimeno Gurpegui buru dela, eta Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano, ere bertan izanik, saritutako ikastetxeen arduradunek (zuzendariak eta kalitateko arduradunak) hiru mailatan banatutako sariak jaso dituzte: Kalitatearekiko konpromisoa, Kalitate-zentroa eta Zentro Bikaina.

Hezkuntza kontseilariak zorionak eman dizkie ikastetxeei hezkuntza-arreta etengabe hobetzeko duten konpromisoarengatik, hori ikasleen, familien eta hezkuntza-komunitate osoaren onerako baita. Irakasleen, ikastetxetako eta Kalitate Negoziatuko zuzendarien eta Departamentuko Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuaren ahalegina aitortu du Gimenok, kalitate-sistema propioaren bultzatzaile gisa, nazioarteko kudeaketa arauetan eta ereduetan oinarritua eta gure gizartean gertatzen diren aldaketetara egokitzen dena.

Hona hemen sarituak izan diren ikastetxeak:

  • Kalitatearekiko konpromisoa: Martín de Azpilcueta HLHIP, Barasoaingoa; San Juan de Jerusalén HLHIP, Cabanillaskoa; Teresa Bertrán de Lis HLHIP, Cadreitakoa; Nuestra Señora de Orreaga HLHIP - Garralda DBHI, Garraldakoa; Lakuntzako Herri Eskola HLHIP, Lakuntzakoa eta Nekazaritza eta Basogintzako II; Amaiur Ikastola HLHIP; Ermitagaña HLHIP; San Juan de la Cadena HLHIP eta Mendillorri BHI, denak Iruñakoak.
  • Kalitate-zentroa: Zelandi HLHIP, Altsasukoa; Arantza HLHIP, Arantzakoa; Ricardo Baroja HLHIP, Berakoa; Valle del Aragón, Zarrakastelukoa; Elizondo HLHIP, Elizondokoa; San Donato HLHIP, Etxarri-Aranatzekoa; Irain HLHIP, Lesakakoa; San Bartolomé HLHIP, Martzillakoa; Vianako Printzea HLHIP, Erriberrikoa eta Pitillas HLHIP, Pitillaskoa.
  • Zentro Bikaina: Toki-Ona BHI, Berakoa; San Miguel HLHIP, Doneztebekoa; Joaquín Romera DBHI, Mendabiakoa; eta Iturrama BHI, San Juan-Donibane II; Virgen del Camino IIP; Mendillorri HLHIP; Navarro Villoslada BHI, Iruñakoak; eta Atargi HLHIP eta Lorenzo Goikoa HLHIP, biak Atarrabiakoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!