Orain negoziazio epea zabaltzen da. Atea irekita dute Gobernuan nahiz eta lehendabiziko erreferentzia EH Bilduri egin dion Elma Saizek. Egindako ekarpenak baloratzen ari direla adierazi du Ogasun kontseilariak.
Negoziaketan buru belarri sartu da EH Bildu, gaur Metropoli foralean Bakartxo Ruizek beren lehentasunak azaldu ditu. Zerbitzu sozialak eta eskubideen bermea, baita euskal hiztunen eskubideak ere, jarri ditu mahai gainean EH Bilduk.