Gaztelaniari lehentasuna emanez, irudi korporatiboa aldatu du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 18a, 12:45

Nafarroako Gobernuak bere ikur grafikoa aldatuko du "Foru Komunitateko errealitate soziolinguistikora egokitzeko", eta, era horretan, testua lehendabizi gazteleraz agertuko da eta ondoren euskaraz.

Horretarako, Foru Exekutiboak gaurko bilkuran hartutako akordioaren bitartez, urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua aldatzen duen foru-legearen proiektua kontuan hartu du; dekretu horren bitartez, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta horren erabilera arautzen da. Jarraian, dokumentua Nafarroako Kontseilura igorriko da dagokion txostena egin dezan.

Modu horretan, Gobernuak ikurra aldatuko du adierazpenen ordena aldatuaz; hau da, lehendabizi gazteleraz eta gero euskaraz jarrita, "Nafarroako errealitate soziolinguistikoa islatzeko eta errespetatzeko asmoarekin" Javier Remirez, lehendakari ordeak adierazi moduan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!