Hirugarren gradua jaso dute Altsasuko bi gaztek

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 18a, 07:58

Iñaki Abad eta Aratz Urrizola ostiral honetan bertan irten daitezke lehendabiziko aldiz kartzelatik. 7 auziperatuetatik, zigor txikiena zuten bi gazteak dira. Beste bost gazteek ez dute oraindik kartzela sailkapenik jaso.

Iñaki Abad eta Aratz Urrizola Altsasuko bi gaztek, 2016ko urrian Koxka tabernan izandako liskarrarengatik zigortuta eta Zaballako espetxean espetxeratuak, ahozko komunikazioa jaso zuten atzo, hirugarren gradua aplikatu zaiela iragarriz. Beraz, askatasun mugatuko erregimenaz gozatu ahal izango dute eta laster beren etxeetara itzuliko dira.

Iñaki Abadek bi urte terdiko kartzela zigorra jaso zuen eta Aratz Urrizolak lau urte eta bi hilabetekoa. Altsasuko gazteen artetik zigor txikiena duten gazteak dira. Beste bost gazteek oraindik ere ez dute jaso beren kartzela gradua zein den azaltzen duen notifikaziorik.

Kartzelako hirugarren graduan, normalean, egunean  egunean zehar aske uzten du presoa, lanera edo ta ikastera joan ahal izateko eta gauez kartzelara itzularazten du, presondegian lo egiteko. Hirugarren graduan ere, posible da baimenak eskatu, hainbat egunetan aske izateko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!