Itziar Gómez kontseilariak nabarmendu duenez, COP25ek “ez ditu aurreikuspenak bete”

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 17a, 18:58

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak jardunaldi publiko bat ospatu du gaur arratsaldean “Klimaren Goi Bilera, eztabaidan” izenpean Agora KLINA eremuan.

Berriki amaitutako COP 25 Klimaren Goi Bilkurak “ez ditu aurreikuspenak bete eta berriz ere zapore gazi gozoarekin utzi gaitu”, adierazi du Itziar Gómez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak. Gehitu duenez, “akordioak ez dira ondu eta Glasgowen ospatuko den datorren bileran, COP 26, jarraipena emateko konfiantza dugu”.

Hain zuzen ere, sailburuak nabarmendu duenez, "isurien merkataritzari buruzko 6. akordioan eta funts berdeari egindako ekarpenetan izandako aurrerapen eskasak eta AEBak Parisko Akordiotik irteteak ezkortasunera bultzatzen dute balantza".

Alde positiboan, sailburuak adierazi du "presaren uste sendoa, handinahiaren beharra eta, aldi berean, desadostasunak eta gaitasunak kontrastatzen" direla, eta datozen bost urteetarako Genero Ekintza Plana onartu izana ere nabarmendu du.

Nafarroak Madrilgo COP25ean parte hartu du, Itziar Gomez bera buru izan duen ordezkaritza batekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!