Euskara eztabaida alderdikoitik aldendu nahi du gobernuak legegintzaldi honetan

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 17a, 18:44

Euskararen Nafar Kontseiluak egindako bilkuraren une bat.

Hizkuntza-politikaren arloan Gobernuaren ekintza ildo nagusiak ezagutu ditu Euskararen Nafar Kontseiluak. Euskararen erabilerari buruzko dekretuaren eta Hizkuntzen Europako Gutunaren txostenaren berri ere eman dute.

Euskararen Nafar Kontseiluak bilkura bat egin du gaur goizean, non ezagutu diren hizkuntza-politika arloan Gobernuak garatuko dituen jardun-ildo nagusiak, Programa Akordioan jasotzen diren bezala. Bilkura, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo Hualdek eta Euskarabideako zuzendari Mikel Arregik gidatu dute, eta Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean egin da.

Bertan, legealdi honetan hizkuntza politikaren arloan aurrera eramango diren konpromisoak azaldu dituzte, besteak beste, euskararen inguruko akordio sozial eta politiko zabala bultzatzea edota hizkuntza hori eztabaida alderdikoitik aldentzea. Euskarabideak – Euskararen Nafarroako Institutuak garatuko dituen jarduera-ildoen artean dago Euskararen Bigarren Plan Estrategikoa egitea edo administrazioan zein gizartean hizkuntza horren erabilera bultzatzea.

Era berean, administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen Foru Dekretuko zenbait artikulu baliogabetzen zituen epaiaren ondoren, gaur egungo egoeraren eta jarduera-planen berri eman da. Gobernuaren egitura berriaren ondoren, departamentu bakoitzeko hizkuntza-planak onartu behar dira. Gainera, Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioaren 5. ebaluazioan emandako gomendioak ezagutu ahal izan dituzte bertaratutakoek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!