Prentsa idatzian, irratietan eta on-line hedabideetan euskara erabiltzeko laguntzetara 665.939,95 euro bideratu ditu Nafarroako Gobernuak, 30 hedabidetara banatuz. Deialdiaren ordainketa ebazten duen Foru Agindua esteka honetan aurki daiteke.
Foru Aginduan onartutako zenbatekoak honako modalitate hauetan banakatzen dira: eguneroko prentsa (120.000 euro), tokiko aldizkariak (300.000), irratiak (180.000) eta online hedabideak (80.000).
Deialdi honen bidez, Nafarroako Gobernuak bete egiten du Euskararen Foru Legea, Foru Erkidegoko administrazio publikoei eskatzen diena hedabideetan euskararen presentzia progresiboa sustatzeko. Konpromiso hori 2016-2019ko Euskararen I. Plan Estrategikoan ere jasota dago. Bertan, hedabideetako eskaintza zabaltzeko beharra ezartzen da, gizarteak hizkuntza horretan informazioa errazago eta hobeto eskura dezan, hau beharrezko elementua baita euskal hiztunek euskera gizarteko esparru guztietan erabili ahal izan dezaten.
Aurtengoa 2016an laguntzak berriro bultzatu zirenetk 4. deialdia da. Iazkoan, 28 hedabide izan ziren onuradun, dauden 7 modalitateetan. Oraingoan zortzigarren bat gehitu da, online ekoizpena indartzeko asmoz.
Diru-laguntza hauek Europako Kontseiluaren txosten batek berriki babestu duen Nafarroako Gobernuak azken urte hauetan garatu duen politikaren barruan kokatzen dira.