Paul Bilbao: "Nafarroako Gobernuak Europako Hizkuntz Gutxituen gutunaren ondorioak bete beharko lituzke"

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 17a, 13:55

Europako Kontseiluaren Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako gutunaren bostgarren ebaluazioaren emaitzek aukera berriak zabaltzen dituzte Nafarroan euskarak atzera egin ez dezan. Halaxe azaldu dute Euskararen kontseilu eta Behatokiko kideek.

Euskara administrazioan arautzeko dekretu berria prestatzen ari delarik, Europatik jasotako gomendioak jarraitzeko eskatu dute Kontseilutik eta Behatokitik. "Ezagutu berri ditugun ondorioek argi esaten dute" azaldu du Paul Bilbaok, "Administrazioan langile euskaldun gehiago behar dira, gehien bat osasungintza arloan eta Nafarroakoak berezkoak ez diren hizkuntzek ezin dutela izan euskara baino balorazio handiagoa".

Euskararen dekretua urtarrilerako aurkeztea espero da, gaur Kontseiluak eta Behatokiak hartu emana, parte hartzea eskatu diote Maria Txibiteren Gobernuari, euskalgintza, esan dute, ezin baita horrelako arau baten sorkuntzatik at geratu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!