Garaipena ez da erabatekoa, Volskwageneko zuzendaritzak 2021era atzeratu baitu mutuen ezarpena. Erabaki hori "bilera beroan" hartu dute, enpresak ohar batean zehaztu duenez, Nafarroako Volkswagen markako ordezkari sindikalek, Volkswagen markako Ekoizpen eta Logistika arduradunak eta Volkswagen AG enpresako Giza Baliabideetako arduradunak.
Bilera horretan, bi aldeek konpromisoa hartu dute 2020ko urtarrilaren amaierara arte "Nafarroako Volkswagenen osasun egoera nabarmen hobetzeko neurri sorta eraginkor bat" egiteko. Markaren goi zuzendaritzak beharrezko ikusten du neurri plan hori, "Volkswagenen Europako lantegien multzoaren barruan fabrikaren lehiakortasuna hobetzeko seinale gisa".