Arazo asko sortu ditu urak, nafar mendialdean

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 13a, 12:48
  • Eska ibaian inoiz erregistratutako emaririk handiena neurtu dute. 
  • Aribe eta Orbaizeta herrien arteko errepidea itxita dago.
  • Oria ibaitik zaldi bat atera behar izan dute Leitzan.

Iruñerrian ez ezik, Nafarroako hainbat tokietan kalte larriak eragin ditu euriteak. Nafarroako mendialdean, esaterako hainbat dira itxi dituzten errepideak eta gainezka egin duten ibaiak. Eska ibaian inoizko emaririk handiena eman da. Izabako geltokian egindako neurketak errekorra hautsi du. Zaraitu eta Irati ibaiek ere gainezka egin dute. 

Burgi eta Isaba arteko NA-137 errepidea itxita dago uholdeen eraginez. Aribe eta Orbaizeta arteko NA-2030 errepidean Irati ibaiak gainezka egin eta luzia gertatu da. 

Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzeko gomendatu die gidariei, errepideetan ur putzuak osatzeagatik.

Bideo batean bildu ditugu mendialdean gertatutako arazoetako zenbait: 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!