Bisitariei harrera emateko zerbitzua, martxan

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 12a, 19:06

Nafarroako Ostalaritza eta Turismoko elkarteak kudeatutako zerbitzu berri horrek, osasun kontuengatik Nafarroara datozen bisitariei mugikortasunerako erraztasunak eman eta ekintzen proposamena helaraztea du asmo.

Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak 15.000 eurorekin finantzatu du turistari Harrera emateko Zerbitzua, zeinak Nafarroara osasun kontuengatik datozen bisitariak izango dituen ardatz. Manu Ayerdi kontseilaria gaur goizean Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak kudeatuko duen zebitzu horren aurkezpenean izan da, Iruñeko Udaleko eta Nafarroako Unibertsitateko Klinikako arduradunekin. 

Harrera Zerbitzuak eta izen bera daraman planaren lehen ekintzak Nafarroa bisitatzen duten paziente eta turista medikuei beharrezko zerbitzua eta arreta eskaintzea du helburu, iristen direnetik bertatik, beren egonaldiaz gozatu ahal izan dezaten Nafarroako informazio eta eskaintza turistiko guztiarekin.

Harrera Zerbitzuaren eginkizunak

Harrera zerbitzua arduratuko da paziente medikoa eta haren senideak hartzeaz Noaingo aireportura iristean. Beste zerbitzu batzuk ere eskainiko zaizkie, hala nola: turismo-arloko premiei erantzuteko aholkularitza eta estaldura, segurtasuna, bisak, bidaia-aseguruak eta osasun-estaldura; aireportutik hotelera joateko garraiobidera laguntzea; ostatu hartuko duen hoteleko zuzendaritzarekin eta zerbitzuekin inprimatutako informazioa; mediku-hitzorduei eta iritsi aurreko lehen harremanetan kontratatu dituen beste turismo-zerbitzu batzuei buruzko informazioa; turismo-esperientziei buruzko informazioa, eta eskaera bidezko kontratazioa. Elkartearen Turismo Produktuaren Katalogoa (jarduerak, zirkuituak, gidak …); turismoa sustatzeko ekintzetan lagunduko da; Nafarroako erreserbei buruzko datuak bilduko dira, joan-etorriak eta bidaia-motak kontrolatzeko eta aztertzeko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!