Madrilgo adin txikikoen zentroko erasoa gaitzetsi du Nafarroako SOS Arrazakeriak elkarteak

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 12a, 18:42

Elkarretaratzea egin du plataformak Iruñeko Udaletxe plazan.

Madrilgo Hortaleza auzoko Adingabeen Lehen Harrerako Zentroaren aurka abenduaren hasieran egin zuten erasoa gaitzetsi egin du Nafarroako SOS Arrazakeriak. "Nafarroatik gure gaitzespen eta sumindurarik sutsuena adierazi nahi dugu". Erasoa "sektore politiko jakin batzuen" diskurtso "arrazista, homofobo, transfobo eta matxistaren" barruan kokatu dute: "Diskurtso horien arduradunak erantzule egin nahi ditugu, izan ere, beren estrategia bultzatzeko asmoz, argudioak bulo eta gezurretan oinarritzen dituzte". 

Diskriminazioa eta bazterkeria gainditzeko, "premiazkotzat" jo du plataformak salaketa sareak eratzea eta indartzea. "Premiazkoa da salatzea estatuak ez duela betetzen guztiak babesteko betebeharra. Babesgabetasun hori da, hain zuzen ere, sektore politiko honek erabiltzen duena, Estatuaren jarduna salatzeko ordez, adingabeak berak erasotzeko eta kriminalizatzeko". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!