Gutxienez alokairuko 800 etxebizitza berri eskaintzeko asmoa du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 12a, 17:29

Nafarroako Parlamentuan eman du lurralde antolamendu kontseilariak gobernuaren asmoen berri. Hutsik dauden etxebizitzak erakartzeko eta alokairuen errenten prezioari eusteko balioko duela defendatu du.

Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak erkidegoan "etxebizitza parke nahikoa eta eskuragarria" sortzearen aldeko apustua egin du, eta nabarmendu du legegintzaldi honetan zehar gutxienez alokairuko 800 etxebizitza berri egiteko asmoa duela gobernuak.

Aierdik Parlamentuko osoko bilkuran erantzun dio PSNk egindako galdera bati, "oro har etxebizitzarako sarbidea bermatzeko eta, zehazkiago, etxebizitza eskuratzeko arazo handienak dituzten pertsonentzat" garatu beharreko politikei buruz.

Sailburuaren esanetan, gobernuaren etxebizitza politikak bi ardatz nagusi ditu, "Batetik, hiria birgaitzearen eta berroneratzearen arloko ekimen guztiekin zerikusia duen politika; eta, bestetik, alokairuko etxebizitzen eskaintza modu sendoan areagotzea".

Gainera, nabarmendu duenez, "alokairuko etxebizitzen eskaintza handitzeko apustuak beste ekintza batzuk ere barne hartzen ditu, hala nola hutsik dauden etxebizitzak erakartzen laguntzea edo alokairuko errenten prezioari eusteko neurriak ezartzea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!