Alderdi politikoek aurrekontuei eta zerga proposamenei aurkeztutako "zenbait zuzenketa baloratzeko" prest agertu da Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria.
Horren harira, Nafarroako Parlamentuan dauden kazetariei esan die "onar daitezkeen zuzenketak" daudela, eta "elkarrizketa irekia" dagoela zerga neurriak aurrera ateratzeko, "Nafarroako herritarren poltsikoentzat onak" direla iritzita.
Bakartxo Ruizek esan du hitz egiten eta negoziatzen jarraitzen dutela, eta gogorarazi du koalizioak proposatu dituen politika fiskaleko neurriak "akordio programatikoaren ildotik" doazela. Ildo horretan, EH Bilduren eta Navarra Sumaren zerga arloko neurriak onartzea "ez litzateke ez bateragarria ez logikoa" izango, "ez baitatoz bat akordio programatikoekin".