Estatu espainiarrean hizkuntza gutxituei buruz egindako txosten batean jaso du Europako Kontseiluak aholkua. Nafarroako "eremu ez-euskaldunean" eta "mistoan" euskararen erabilera indartzearen alde egiten du. "Hizkuntzak izaera koofizialik ez duen eremuan" euskarazko zerbitzu gehiago eskaintzearen alde egiten du. "Berehalako ekintzarako gomendioen" artean, txostenak "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio publikoan euskara erabiltzea" ere eskatzen du, Gizpuzkoa, Araba eta Gipuzkoan bezala.
Txostenaren arabera, euskararen egoera "ona" da, baina erabilera indartzea gomendatzen du, eta berariaz aipatzen ditu Osakidetza eta Ertzaintza, baita Nafarroako osasun eta segurtasun zerbitzuak ere.
Txostenak euskararen egoera balioesten du eta gaur egun 16 eta 24 urte bitartekoen artean %71 euskaldunak dira; 2006an %62 eta 1991n %25.