Gobernuak osasun arlorako 219 plazako lan eskaintza publikoa onartu du

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 11a, 12:38

Gainera, beste 23 erreserba-txandarako bideratuko dira bai desgaitasuna duten pertsonentzat nai genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran foru dekretu bidez onartu du osasun arloko langileentzako  enplegu publikoaren lan eskaintza partzial bat (2019. urteari dagokiona), guztira 219 lanposturekin. Era berean, beste 23 erreserba-txandarako bideratuko dira; horietatik 15 desgaitasuna duten pertsonentzat izango dira, eta gainerako 8ak, berriz, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.

NOZ-O eta Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Lantokiaren arabera, dauden 219 plaza guztietatik 215 Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidearentzat (NOZ-O) dira eta beste 4 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarentzat (2 Osasun Publikoaren ikuskatzaile —albaitaritza espezialitatea— eta beste 2 erizain).

Bestalde, NOZ-Oren 215 plazatatik 1 Zerbitzu Zentraletarako izango da, 70 Lehen Arretarako, 87 Nafarroako Ospitale Gunerako, 31 Tuterako Osasun Arlorako, 14 Lizarrako Osasun Arlorako eta 12 Osasun Mentalerako.

Espezialitateei erreparatuta, NOZ-Oren 215 plazak honela zehaztuko dira:

Arloko/Ondoko 80 fakultatibo espezialista: Psikiatriako 7, Erradiodiagnostikoko 5, Barne Medikuntzako 5, Anestesia eta Erreanimazioko 4, Hematologia eta Hemoterapiako 4, Digestio Aparatuko 3, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologikoko 3, Mikrobiologia eta Parasitologiako 3 eta Onkologia Medikoko beste 3. Horiz gain, 2 plaza izango ditu ondorengo espezialitate bakoitzak: Analitika Klinikoa, Anatomia Patologikoa, Kardiologia, Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua, Kirurgia Plastikoa, Dermatologia Mediko-Kirurgikoa eta Beneorologia, Endokrinologia eta Nutrizioa, Ospitaleko Farmazia, Medikuntza Intentsiboa, Medikuntza Nuklearra, Nefrologia, Neurofisiologia Klinikoa, Oftalmologia, Otorrinolaringologia, Pediatria eta haren arlo espezifikoak, Ospitaleko Erradiofisika eta Erreumatologia.

Halaber, plaza 1 izango dute espezialitate hauetako bakoitzak: Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Kirurgia Pediatrikoa, Bularraldeko Kirurgia, Genetika, Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa, Neumologia, Neurokirurgia, Neurologia eta Urologia.

Lehen Arretako 26 Espezialista (LAE): Lehen Arretako 23 Mediku eta Lehen Arretako 3 Pediatra.

Era berean, Larrialdietako medikuei (12) dagokienez, 10 plaza egongo dira Larrialdietako Zerbitzu Berezirako eta beste 2 Larrialdietako Ohiko Zerbitzurako.

70 plaza Erizaintzarako (horietatik 5 espezialitate obstetriko-ginekologikorako -emagina-).

27 plaza bestelako osasun-espezialitateetarako: 7 plaza Erradiologiako Teknikari Espezialistarako, 6 plaza Psikologo Espezialista Klinikorako, 6 plaza Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialistarako, 4 biologo klinikorako eta 4 Fisioterapeutarako.

23 plaza erreserba-txandarako

Modu berean, 23 plaza erreserbatuko dira; horietatik 15 %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat izango dira eta gainerako 8ak genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzat.

Zehazki, desgaitasuna duten pertsonentzako 15 plaza honela banatuko dira: Barne Medikuntzako 1, Psikiatriako 1, Erradiodiagnostikoko 1, Lehen Arretako Mediku bezala lan egiteko 1, Larrialdietako Zerbitzu Bereziko Mediku izateko 1, Larrialdietako Ohiko Zerbitzurako 1, 5 plaza Erizaintzarako, plaza 1 Fisioterapeutarentzat, plaza 1 Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialistarentzat eta 2 plaza Erradiologiako Teknikari Espezialistarentzat.

Bestalde, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako 8 plaza honela banatuko dira: 4 plaza Erizaintzarako, 2 plaza Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialistarentzat eta beste 2 plaza Erradiologiako Teknikari Espezialistarentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!