366 pertsonak gainditu dituzte Osasunbideko 52 plazak betetzeko probak

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 10a, 07:44

Pasa den larunbatean egin ziren azterketak. Behin behin-behineko emaitzak ezagututa, alegazioak aurkeztu ahal izango dira gaur, hilak 10, eta abenduaren 16a bitartean.

366 lagunek gainditu dituzte Osasunbideak sustatutako 52 plaza betetzeko aurreko larunbatean egindako probak. Probetara 1.496 pertsona zeuden deituta, eta, azkenean, 1.171 aurkeztu ziren.

Proba horien behin-behineko emaitzak jadanik argitaratu dituzte Nafarroako Gobernuaren webgunean, eta bihartik, asteartea, hilaren 10etik, eta abenduaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira alegazioak.

Dietetikako teknikari espezialista izateko 7 lanpostu, erradioterapiako teknikari espezialista izateko 3 lanpostu, Terapeuta okupazionaleko 2 lanpostu, Dokumentazio Sanitarioko teknikari espezialista izateko 4 lanpostu, gradu ertain-hezitzaile sanitarioko 5 lanpostu eta laborategiko teknikari espezialista izateko 31 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketei buruzko probak dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!