Bilera egin dute Nafarroako eta EAEko Justizia arduradunek

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 9a, 19:08

Eduardo Santosek eta Maria Jesus San Josek interes komuneko gaiak jorratu dituzte, hala nola indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko programak.

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari Eduardo Santos Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako bere homologoarekin bildu da astelehen honetan Bilbon, bi administrazioen artean interes komuna duten hainbat gai jorratzeko. Bertan izan dira Rafael Sainz de Rozas Foru Komunitateko Justizia zuzendaria eta Dolores de Juan Euskadiko Justizia sailburuordea.

Bi ordezkaritzek jorratutako gaien artean, Justizia arloan bi erkidegoen eta Estatuaren arteko harremanei dagokiena nabarmendu da, baita Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin ere. Era berean, Euskadi erreferentzia-eredu den gaiak ere jarri dira mahai gainean, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoan lehendik dagoen Zigor Betearazpeneko Zerbitzua eta Nafarroan ezartzen ari dena. Halaber, Euskadin gauzatzen ari diren justizia leheneratzaileko programak aztertu dira, eta doako justiziari buruzko esperientziak edo indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko programak partekatu dira.

Ondoren, bi ordezkaritzak Reyes Goenaga Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidente berriaren kargu-hartzean izan dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!