Hiru greba egun iragarri dituzte Erom enpresan

Euskalerria Irratia 2019ko abenduaren 9a

ELA eta LABek grebara deitu dituzte energia berriztagarrien alorreko enpresako langileak. Accionarentzako egiten du lan Erom enpresak.

LAB eta ELA sindikatuek salatu dutenez, 5 urte daramatzate hitzarmenik gabe Tafallako Erom enpresako langileek. "Enpresaren jarrera itxia ikusita eta negoziazioak blokeatuta daudelako", hiru egunetan grebara deitzea erabaki du enpresa batzordeak: abenduaren 10ean, 17an eta 19an.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!