Gaur zabalduko da Pirineotako autobidearen tarte berri bat

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 5a, 09:48

Gaur goizetik aurrera, Iruñea eta Jaka lotzen dituen errepidea erabiltzen dutenek autobide zati berria izanen dute irekita Aragoiko tartean. Jakako Puente la Reina eta Santa Zilia herrien arteko 6 kilometroak zabalduko dituzte gaur goizean.

Honela, bidaiariek, Esako azken bihurguneak eta Verdungo errepidea pasata, Puente la Reinako zubi estua sahiestuko dute eta ia ia Jakaraino autobidetik joateko aukera izanen dute. Autobidea, Jakatik hiru kilometrotara bukatzen da.

Mantxo, mantxoegi doa Pirineotako autobidearen eraikuntza. Aspaldi behar zuen bukatuta baina Aragoin arazo aunitz izaten ari dira aurrera egin dezan. 2005ean hasi ziren lanak eta 2012rako bukatua zuen bere tartea Nafarroak. Ordurako ordea Aragoin ez ziren ia lurra mugitzen hasi. Krisialdiaren eraginez, kontrataturiko hainbat enprresa desagertu ziren eta lan gehienak ia hasi gabe geratuta izan dira denbora luzez. Gaur egun, Esan tartetxo bat eta aipaturiko Puente La Reina eta Jaka artekoa du zabalik Aragoik, baina oraindik beste 26 kilometro falta zaizkio bere lanak bukatzeko. Horietatik 6kilometro jadanik obretan dira, Sigues eta Tiermas artean. 2021rarte ez da zabaltzea espero. Baina beste 20 kilometro, hau da, Aragoik egin beharreko lanen erdia, oraindik ere lizitaziorik gabe, hau da proiektu fasean daude. 2023rarte ez da espero beraz autobide hau erabat zabalik izatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!