"Inoiz baino garrantzitsuagoa iruditzen zaigu azaltzea ikasleok gizarte kapitalista eta heteropatriarkal hau eraldatzeko dugun erronka. Izan ere, eraldaketaren olatu soziala gainean dugu eta benetan krisian dagoen sistema hau botatzeko indarra izan dezan, funtsezkoa izango da ikasleon aktibazioa eta parte hartzea" adierazi dute manifestazio amaieran ikasleek. LAB sindikatuak ere bat egin du deialdiarekin.