Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak argitaratzen duen 2019ko Kultura Estatistiken Urtekariaren arabera, Nafarroa da biztanle bakoitzeko kulturan gehien gastatzen duen erkidegoa.
Etxe bakoitzak 860 euro gastatu zituen kulturan 2018an. Espainiako batez bestekoa, 682,5 eurokoa da. Estatuan, etxeen gastu hori %4,4 jaitsi zen iaz. Nafarroan, aldiz, 837tik 860ra pasa zen.