Floridako otarrain urdin bat aurkitu dute Cascanten

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 28a, 09:06

Espezie exotiko inbaditzaile bat da, eta Guardia Zibileko Seprona taldeko kideek Lorreko baltsan topatu du

Europako Batasunak katalogatutako karramarroen sei espezie inbaditzaileetako bat aurkitu du Guardia Zibilak Lorreko baltsan, Cascante herritik gertu.

Guardia Zibilaren Sepronako agenteek Floridatik datorren karramarro urdin espezie inbaditzaile baten ale bat aurkitu dute Nafarroako baltsa batean. Guardia zibilak Lor baltsan zeuden lanean, Cascante herritik gertu, eta, orduan, putzua betetzeko gunean, Procambarus clarkii karramarro amerikarraren ale ugari ikusi zituzten, eta horietako bat urdin kolorekoa zen.

Hori identifikatzeko gestioak egin ditu Foru Gobernuko Ingurumen Sailak, eta ondorioztatu dute Floridako ibai urdineko karramarroaren ale bat dela Procambarus alleni, eta Europar Batasunak zehazturiko karramarroen sei espezie inbaditzaileetako bat dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!