Aroztegia Jauregia Hilton hotela izanen da

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 27a, 13:18

Luxuzko hotel sareak Aroztegia Jauregia kudeatuko du. Akordioa sinatu dute proiektua sustatzen duten enpresariekin. Jauregiaren zaharberritze eta egokitze lanak hasi dira jadanik eta 2022rako bukatuta izatea espero dute. 126 logela izanen ditu hotelak, denak ‘Goi mailakoak’.

 “Baztandarrek propio sentituko duten hotela izatea nahi dugu” adierazi du Hilton hotel sareko estatuko arduraduna den Carlos Mirok prentsaurrekoan. Bere ondoan, Salvador Urbistondo, proiektua sustatu duen enpresaria zegoen. Luxua hitza erabiltzea ekidin duten arren, behin ta berriz “goi mailako” turistendako hotela izanen dela azpimarratu dute. “Baztan eta Nafarroa ezagutzeko toki aproposa izanen da Aroztegia” azpimarratu du Mirok, “Kalitatezko hotela, tokian tokiko gastronomia daztatzeko aukerarekin”.

Baztango herritarrak irabazi nahiean, bailaran duten oposizioa kontutan izanda, Aroztegia Jauregiko sustatzaileek sortuko dituzten enpleguak azpimarratu dituzte etengabe. 65-70 langile izanen ditu hotelak, eta Baztango biztanleei eman nahi diete lehentasuna.

Urtarrilean, hotelaren zehaztapen eta golf zein urbanizazio esparruaren gaineko zehaztasun gehiago emanen dituztela iragarri dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!