Gau Eskola herri-plataformak eta Eraiki Guraso Elkarteak (Noaingo D ereduko gurasoak biltzen dituen taldea) prentsa oharra plazaratu dute, eskatzeko udalak “euskara teknikariaren figura berreskura dezan”, argudiatuz “oso rol garrantzitsu eta ezinbestekoa jokatzen duela” garrantzitsua den eta aintzat hartu beharra dagoen herritar proportzio batentzat.
Joan den legealdian, 2018ko abenduan, Udalak euskara teknikari postua sortu zuen, lan jardunaldi erdiarekin. Haatik, oharraren arabera, maiatzeko hauteskundeen ondotik Navarra Sumak agintea eskuratu zuelarik, udal aginte talde berriak behin baino gehiagotan jakinarazi zion teknikariari ez zuela plaza hori opantenduko, eta teknikariak azkenean errenuntziatu egin zuen.