EH Bilduk jarrera irekia eramanen du bilerara. “Aurrekontu aurrerakoi batzuk onartzeko giltza gara” adierazi du Bakartxo Ruizek. Navarra Suma aldiz, hitz egiteko prest azaldu den arren, fiskalitatean ere eragina izan nahi du. Eskuinako koalizioak berriz ere, EH Bilduri eman zaion garrantzia kritikatu du, Txibitek bi alderdiak maila berean jartzen dituelako.
Maria Txibiteren gobernuak 23 bozka izan ditzake ziurtatuta aurrekontuak ateratzeko, baina EH Bildu edo Navarra Sumaren sustengua beharko luke. Fiskalitatearekin egin bezala, atalka sustenguak bilatzeko asmoa izan dezake Nafarroako Gobernuak. Zentzu horretan izquierda Ezkerrak markatu du marra gorria: ez dute Navarra Sumarekin adostutako aurrekonturik onartuko.