Joan den legealdian, Iruñeko Udalak kultur garaikideari eskainirako kultur proiektua jarri zuen abian Ziudadelan, Hiriartea izenarekin. Atzo, Herritarren Aferen Batzordean, EH Bilduko zinegotzi Maider Belokik egitasmo horren etorkizunari buruz galdetu zion Maria Barberena Navarra Sumako kultur zinegotziari. “Hiriartea ez da existitzen. Zuk plaza bat sortu zenuen, baina ez zenion aurrekonturik eskaini”, erantzun zion hautetsi eskuindarrak. Nolanahi ere, aitortu zuen “zenbait ikastaro interesgarri” egin direla: “Horiek egiten jarraituko dugu, baina beste hamaika gauza eginen ditugu”.