Medikuen Sindikatuaren grebak % 6,4ko jarraipena izan duela dio Osasun Departamentuak

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 26a, 08:06

Sailak hasierako akordioaren ildoari berrekiteko apustua egin du, "elkarrizketa eraginkorreko agertoki batera pasatzeko"

Atzokoa lehena izan zen, Medikuen Sindikatuak aste honetarako deitu dituen bost greba egunetan. Behin-behineko datuen arabera, profesionalen %6,4k egin dute bat deialdiarekin, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak adierazi duenez. Departamentuak ohar baten bidez zabaldu duenez, "aurreko deialdietako batez bestekoa baino maila baxuagoa da, apirilean% 4,4 eta urtarrilean% 14,8 izan baitziren".

Departamentuaren arabera, "jarraipen kopuruetatik harago –horien balorazioa herritarrei arreta bermatzeko pentsatutako gutxieneko zerbitzu altuen testuinguruan ere kokatu behar da –, greba orok du eragina, eta negatiboa da alde guztientzat". Hori dela eta, "joan den ostiraleko batzarrera arte Medikuen Sindikatuarekin landutako hasierako akordioaren ildoari berriro heltzeko beharra" nabarmendu du, ",aneiatutako azken dokumentuan jasotako medikuen egoeran hobekuntza ekonomikoak eta antolakuntzakoak ezartzeko eta, batez ere, elkarrizketarako eta itunerako oinarriak finkatzeko, zeinak aurrerapenak ekarriko baititu osasun sistemarentzat berarentzat eta Nafarroako herritarrentzako zerbitzuarentzat".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!