Euskararen historian eta normalizazioan duen "garrantzia" aitortu du Nafarroako Parlamentuak, baita euskara batuaren sorreran ere, "ezinbesteko tresna izan baita euskara gizarte bizitzako hainbat esparrutan normaltasunez zabaldu ahal izateko".
Ganberak, gainera, "euskararen estandarizazioan parte hartu duten aitzindari, pertsona eta elkarte guztiei eta, bereziki, Euskaltzaindiaren ibilbide eta jarduera akademiko eta historiko guztiari aitortza eta esker ona adierazi nahi die, batez ere euskararen bateratzeari dagokionez egin duten lan eta ekarpenari dagokionez".
Era berean, uste du euskararen irudia maila guztietan duindu behar dela, eta horri "Euskaltzaindiak lagundu" egin dio, duela urte batzuetatik hona, eta, ildo horretan, adierazpenak azpimarratzen du parlamentuaren urrezko domina erakunde horri ematea "lingua navarroruma, euskara, gure erkidegoko berezko hizkuntza eta erakundeetatik zaintzen jarraitu behar dugun altxorra zaintzeko eta proiektatzeko ibilbide osoaren aintzatespena" dela.