Haur-hezitzaileen oposizioarekin kezka du LABek

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 25a, 15:23

Lehen proba gainditu dutenen kopurua ikusitea, deitu dituzten plaza guztiak ez ote diren beteko beldur da sindikatua. 

Azaroaren 16an hasi zen Nafarroako Gobernuaren 11 haur hezitzaile izendatzeko oposizioa. Egun horretan egin zen lehen proba, lanpostuari eta legeriari buruzko gai-zerrenda espezifikoei buruzko ezagutzak neurtzen dituena. Probaren emaitza "kezkatzeko modukoa" izan da LABen ustez. Aurkeztutako 897 pertsonetatik 24k gainditu zuten proba.

"Gure ustez, datu horiek agerian uzten dute oposiziora atera diren hamaika plazak erabat bete gabe gelditzeko arriskua. Kaltegarritzat jotzen dugu plaza hutsak geratzea, gastu izugarria – denboran, baliabidetan eta dirutan- duen oposizio baten ondoren", ohartarazi du sindikatuak.

LABek adierazi du oposizio baten galderen zailtasun mailak bat egin behar duela lortu nahi den lanpostuaren mailarekin. "Ez dugu ahaztu behar zailtasun horren mende egongo dela sortzen den kontratazio-zerrenda luzeagoa edo laburragoa izatea, eta, beraz, etor daitezkeen beharrak asetzeko balio izatea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!