Indarkeria desberdinen biktimen arteko mahai-ingurua, asteartean, parlamentuan

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 25a, 15:06

'Entzunaz bizikidetza eraiki' izenburupean, Nafarroako Foro Sozial Iraunkorrak ETAren biktima den Robert Manrique eta torturapean hildako Mikel Zabalzaren arreba Idoia Zabalza bilduko ditu.

Astearte honetan, hilak 26, Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako Hitzorduak jardunaldia ospatuko da Parlamentuan. 'Entzunaz bizikidetza eraiki' izenburupean, mahai baten inguruan bilduko dira Robert Manrique ETAren biktima eta Idoia Zabalza, 1985ean Guardia Zibilak hildako Mikel Zabalzaren arreba. Mikel Zabalzaren gorpua orain dela 34 urte Endarlatza errekan agertu zen, Intxaurrondoko kuartelean Guardia Zibilak atxilotuta egon ostean.

Saioari (18:00 Osoko Bilkuren aretoan) Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak emanen dio hasiera. Mahai-inguruaren moderatzailea Fernando Rey izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!